Hamaika hilabeteko atsedenaldiaren ostean, bueltan da Yaman Mjahed

Xabier Urtzelai

Arrasateko diamantea kaiolatik urrunduta egon da azken hamar hilabete pasatxoan. Ez da lehiatu, baina gogor prestatzen ibili da. Hala, datorren asteburuan itzuliko da kaiolara, urriaren 24an, Gasteizko Buesan. 

2025eko azaroaren 28an izan zuen azken borrokaldia, Gasteizen bertan, Delffy Humerren aurka, eta orduan KO bidez galdu zuen. Denbora tarte honetan porrotaren zergatiak aztertzen ibili da, etorkizunean eman beharreko pausoen gainean hausnartzen eta errekuperatzen, eta kaiola barruan egin beharrekoez ikasten jarraitu du. "57 kilora jaistea akatsa izan zen. Ez dut aitzakia moduan erabili nahi, baina ez genuen asmatu, ez da nire pisu naturala. Pisu horretan ez nintzen eroso sentitu, makal nengoen, eta nire pisura itzuli naiz, 61 kilora. Orain bai, orain indartsu nago", adierazi du arrasatearrak.

Urriaren 24an, Gasteizen

Yaman Mjhaed urriaren 24an Gasteizko Buesara itzuliko da, WOW etxeak antolatzen duen 33. jaialdira. Eta oraingoan, esperientzia handiko borrokalari
bat izango du aurrean, Ubay Gonzalez. "Amateurra nintzenean haren borrokaldiak jarraitzen nituen, eta ohorea da haren kontra lehiatzea, oso borrokalari arriskutsua da". Hala, sarrerak dagoeneko salgai daude, entradas.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak