Rafaela Romero Badajozen jaio zen, baina bi urte zituela etorri zen Arrasatera bizitzera. Herriko zinegotzi izan zen, eta Pasaiako Udalean ere aritu zen. Orain, PSE-EEk berriro aukeratu du Gipuzkoako hautagaitzaren buru izateko, azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.
Alderdi sozialistaren Gipuzkoako zuzendaritzak onartu du haren hautagaitza, eta lurraldeko batzordeak berretsi zuen arratsaldean. Behin-behineko zerrendek PSOEren Batzorde Federalaren azken onespena jasoko du gaur.