Arrasate Eskubaloik Txingudi hartuko du zapatuan Iturripen (18:00)

Jokin Bereziartua Lizarazu

Arrasate Eskubaloi Taldeko Unai Rodriguez, Zarautzen aurkako lehian. Argazkia: Ricardo Santa Cristina. 

Ligako bosgarren jardunaldiaren barruan, Arrasate Eskubaloi Taldeko senior mailako mutilek Irungo Txingudi Goibarren aurka jokatuko dute zapatuan, hilak 17, Iturripen (18:00). 

Aurkariaz galdetuta, honako hau dio taldeko kapitain Eki Letona Erretolatzak: "Aurreko denboraldian, etxean irabazi eta kanpoan galdu egin genuen. Jokalari asko aldatu dituzte, eta ez dakigu asko igarriko den jokoan. Baina kostaldeko taldea izanik eta iazkoa gogoan, talde azkarra izango da, seguruenik, kontraerasoak baliatuko dituena". Orain arte, bi garaipen eta bi porrot batuta, bosgarren jardunaldia izango dute arrasatearrek. "Azken urteetako hasierarik onena da, baina gehiago nahi dugu. Porrot mingarria izan genuen duela bi aste Iturripen, Zarautzen aurka. Oso ondo ari gara erasoan, inoiz baino gol gehiago egiten, baina defentsan hobetu egin behar dugu. Zapatuan gogorrak izan beharko dugu defentsan, bi puntuak etxean gera daitezen", adierazi du Letonak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak