Arrasate-Udalatx: izen ematea, urriaren 17tik 31ra; zozketa, azaroaren 1ean

Jokin Bereziartua Lizarazu

Lasterkari bi, iaz, helmugaratzen.

2027ko otsailaren 27an jokatuko den Arrasate-Udalatx mendi lasterketako izen-ematea zozketa bidez egingo da aurten ere. Bi aste emango dituzte Mondraitzekoek, urriaren 17tik (00:00) urriaren 31ra arte (23:59).

Interesdunek izen-emate fitxa bete beharko dute Kronoak.com webgunean. Epea itxi ondoren, 400 dortsal banatuko dira zozketa bidez. Zozketa azaroaren 1ean egingo da, eta hautatuen zerrenda Mondraitz.eus webgunean argitaratuko da. Arrasatearrentzat 100 dortsal gordeko dira; haientzat lehenago egingo da zozketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak