'Bullying-ari galga!' ekimena aurkeztuko dute martitzenean, hilak 20

Hasier Larrea

Irati Galardi, ikus-entzunezkoaren teaserraren fotograma batean.

Maitane Ormazabal Esnaola psikologoaren eta Irati Galardi Lizarraga bullyinga jasan duen pertsonaren arteko solasaldiak emango du Bullying-ari galga! egitasmoaren berri urriaren 20an, martitzena, 18:00etan, Arrasateko Kulturate eraikinean.

Proiektua haur eta gazteekin lan egiten dutenei zuzendua dago, eta Ihitten Elkarteak sortu du, Fagor Herrigintza lankidetza programaren babesarekin. Ikus-entzunezko edukien bitartez, bullyingaren prebentzioan enpatiak duen garrantzian jartzen dute arreta, euskaraz, eta gertuko erreferentziak eta erreferenteak erakutsita. Ekitaldirako sarrera librea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak