Gune batzuetan minutuetako kontua izan zen atzo gauekoa, baina beste batzuetan orduetakoa; Zarugalde eta Bizkaia kaleetan, esaterako, 21:30etik 00:15era ilunpetan egon ziren.
Gaur eguerdian, 13:30ak bueltan, berriro geratu dira argindar barik eta ordutik joan eta etorri diharduela adierazi dute bizilagun batzuek. Iberdrolak jakinarazi die mezu bidez 15:00ak bitartean gorabeherak izan ditzaketela.