'Berriz enpresa' programa aurkeztuko dute urriaren 21ean

Eneko Azurmendi Barrena

Mankomunitateak antolatutako saio bat, artxibo irudian.

Debagoieneko Mankomunitatearen eskutik, negozioen transmisiorako zerbitzua aurkeztuko dute Bergaran, Irizar jauregiko Euskaldun Berri gelan, 14:30ean.

Negozioen transmisioa eta jarraipena errazteko zerbitzua da Berriz enpresa, merkataritza, ostalaritza eta ostatu-sektoreei zuzenduta dagoena. "Negozioaren jarduera utzi edo erretiroa hartu nahi duten titularren eta martxan dagoen negozio bati jarraipena eman nahi dioten pertsonen arteko erreleboa sustatzea du helburu", azaldu du Mankomunitateak.

Aurkezpen-saioa sektore horietako establezimendu eta profesionalei zuzenduta dago, "bereziki negozioaren etorkizuna edo erreleboa planteatzen ari direnei, baita negozio bati jarraipena emateko interesa dutenei ere". Parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, 943 793 090 telefono-zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak