Ongizate emozionalaren gaineko hitzaldi zikloa antolatu dute Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu

Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuak, ACABE, AGIFES, ASEPADUAL eta Katearen Loturak elkarteekin eta Ediren Osasun Kooperatibarekin elkarlanean, ongizate emozionalaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu dute, "hainbat gairen inguruan". 

Hitzaldiak urritik ekainera bitartean izango dira eta honako hauek dira lehenengo hiruak:

  • Urriak 27, martitzena, 18:00etan: Gazteria eta mendekotasunak: substantziak, jokabideak eta zentzuaren bilaketa.

Hizlaria: EDIREN Osasun Kooperatibako, Alain Urra Ibañez de Sendadiano, psikologoa. Hizkuntza: gazteleraz.

  • Azaroak 12, eguena, 18:00etan: Zergatik eskatzen diot hainbeste neure buruari? Ikasi presioa alde batera uzten eta zeure burua ondo tratatzen.

Hizlariak: ACABE elkarteko, Mari Jose Arruti eta Yolanda Iglesias, psikologoak. Hizkuntza: gazteleraz.

  • Azaroak 26, eguena, 18:30ean: Lekuz kanpo uzten gaituzten bizitzako krisiak: bizitzak abisatu gabe norabidea aldatzen duenean.

Hizlaria: EDIREN Osasun kooperatibako Haizea Marijuan Bengoa, psikologoa. Hizkuntza: euskaraz. 

Urtarriletik aurrera, hilean behin egingo diren hitzaldietan, besteak beste honako gai hauek landuko dituzte: terapiara joatea; haserrearen eta amorruaren kudeaketa; psikofarmakoen eginkizuna; estigma; nola eraiki laguntza harremana; estigma bikoitza, patologia duala eta emakumeak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak