Bertako produktuen azoka, sagarra erdigunean jarrita, zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena

Urriaren 17an egingo dute hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan, 09:00etatik 13:30era. Ohiko saltzaileak egongo dira bertako produktuak saltzen eta azokako partaide den Lizagasar sagar-tokiaren eskutik, sagarrarekin egindako produktuak dastatuko dituzte.

Dastaketa izango da zapatu honetako azokako protagonista. Besteak beste, sagar purea, marmelada, sagardoa eta zukua dastatu ahalko dituzte herritarrek, azokako ogi eta gaztarekin lagunduta. Askotariko sagar barietateak egongo dira salgai, baita sagarretik eratorritako produktuak ere.

Erosle guztien artean, sagar produktuekin egindako hamar otar zozketatuko dituzte. Gainera, sasoia aprobetxatuz, sagarrari balioan emango diote; izan ere, azokan badaude ekoizle asko, zuzenean edo zeharka, sagarra ekoizten dutenak: sagarra (fruta), sagar-tartak, teak, marmeladak, sagardoa, ozpina, zukua eta abar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak