Joan den urriaren 2tik 3ra bitartean, Maritxu Kajoi gauean, izandako sexu eraso bat salatu zuen adin txikiko neska batek. Bi gizonezko atxilotu zituzten martitzean, Ertzaintzaren esanetan eta epailearen aurretik pasatu ostean aske utzi zituzten. Ordutik, horietako bat ihes eginda zegoen eta gaur arratsaldean, 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Ermuan, Bergarako epaitegi batek aginduta.
Deba bailarako Itaiak sare sozialen bidez salatu du erasoa: "Urgentziazkoa da eraso ororen aurrean erantzun kolektibo eta eraginkorrak ematea, eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzea". Eta elkarretaratzea deitu du; gaur, egubakoitza, 19:00etan, Herriko Plazan.
Arrasateko Mugimendu Feministak bere aldetik zapaturako deitu du elkarretaratzea; 13:00etan izango da, Seber Altube plazan, Eraso matxisten aurrean autodefentsa feminista leloarekin.