Nicole Laurenne, Christina Nuñez, Rikki Styxx eta Michelle Balderrama musikariek osatzen dute taldea. Garage punka egiten dute, eta, martxoaz geroztik, Halloween love songs albuma aurkezten ari dira munduan zehar. Kontzertua gaueko hamarretan hasiko da, eta sarrerek zazpi euroko prezioa izango dute.