Ramona's First Evil Boyfriend taldearen kontzertua, gaur, JAMEn

Ibai Irasuegi Garai

Oreixe Akustikoa egitasmoaren bueltan, Andrea Pozok eta Josemari Unanuek osatzen duten Ramona's First Evil Boyfriend taldeak kontzertua emango du gaur arratsaldean Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean. Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da, eta taldeak 2026ean kaleratutako EATXI izeneko lan berri eta findua aurkeztuko du Arrasaten. 

Hain zuzen ere, euskaraz, ingelesez eta gazteleraz abestutako bederatzi kantuz osatuta dago diskoa, eta folk, shoegaze eta pop-rock doinuak jaso dituzte bertan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Internetez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak