Parte Hartze Ordenantza idaztea prozesua abiatu du Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu

Arrasateko Udalak Herritarren Partaidetza Arautuko duen Ordenantza idazteko aurretiazko kontsulta publikoaren prozesua abian jarri du: "Urratsez urrats, lehen aldiz eratuko da udalerrian arlo hau erregulatuko duen araudi propio bat", adierazi dute ohar bidez. 

Parte hartzea erraztu eta arautzeko urratsa dela adierazi dute: "2016an egindako lanketa berezi batean agerian geratu zen ordenantza hau sortzeko beharra, Arrasaten parte-hartze irizpide batzuk izan arren, gaur gaurkoz ez baitago horiek erregulatzen dituen testu arauturik. Ordenantza berriaren helburu nagusia da Arrasateko herritar, erakunde eta elkarteen parte hartzea modu ireki, koordinatu eta bateratuan arautzea zein erraztea, herritarren iritziak eta erabakiak modu zabalean ezagutu eta bideratzeko".

Kontsulta publikorako epea urriaren 13ra arte luzatu dute

Herritarrek euren ekarpenak eta proposamenak helarazteko kontsulta publikoaren epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.
Herritarrek, elkarteek edota erakundek bi bide hauetako baten bidez aurkez ditzakete beren ekarpenak:

  • Internet bidez: Udalaren webgunean dagoen partaidetza atalaren bidez.
  • Aurrez aurre: BAZen (Herritarren Arreta Zerbitzua) sarrera erregistroa eginez.

Behin aurretiazko kontsulta amaituta, eta datozen hilabeteetan zehar, Arrasateko Udalak hainbat bilera ireki egingo ditu ordenantzaren zirriborroa aurkeztuz, eta honi ekarpenak egiteko aukera berriak zabalduz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak