Bi autok talka egin dute Arrasateko saihesbidean, Bergarara bidean

Mirari Altube Arrese

Gi-627 errepidean, Eroski hipermerkatuko biribilgunera sartu aurretik, bi autok talka egin dute 6:15 inguruan. Ertzaintzaren esanetan bi autoetako batean zihoan pertsona bat zauritu egin da eta ospitalera eraman dute.

Istripuak auto-ilarak sortu ditu. Suhiltzaileak bertaratu dira eta autoak baztertu dituzte. Errepidea garbitu arren ilarek luze iraun dute eta Elorregi eta Epele inguruak eta Arrasateko autobidearen irteera autoz bete dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak