Egunari dagokionez, eguerdian San Frantzisko elizan kontzertua emango dute lau taldeen artean, eta alde zaharreko kaleetan abesten arituko dira. "Pentsatu genuen ordua zela berriro ere Otxote topaketa bat antolatzeko, eta hirugarrena antolatzen hasi ginen", adierazi du Mikel Balantzategik, Txorbela otxoteko kideak.
Zazpi urteren ostean
2015ean ospatu zuten Arrasateko lehen otxote topaketa, eta 2019an egin zuten bigarrena. Hasieran goizetik arratsaldera artean ekintzak egiten zituzten topaketetan, baina arratsaldea libre utzi dute aurten; Balantzategiren arabera, "luze" egiten zelako eguna. Inguruko herrietako otxoteekin batera herriko kantuez girotuko dute zapatua, eta Balantzategik azaldu du egun polita izaten dela: "Oso gustura egoten gara eta kalean giro ona jartzen dugu kantuekin".