Pertsona bat arin zaurituta, Arrasatetik Kanpanzarrera bidean izandako istripuan

Xabier Urtzelai

Arrasatetik Kanpanzarrera bidean –GI 3551 errepidean– auto bat errepidetik irten eta irauli egin da 18:40 inguruan. Istripua Meatzerrekako industrialdea baino apur bat lehenago izan da, Bizkaia Etorbidean. Osasun zerbitzuak bertaratu dira eta ertzaintzatik baieztatu dute zauritu bat egon dela, baina ez dela istripu larria izan. Errepideko erreil bat moztu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak