Arrasateko taldea 14 partaidez dago osatua, eta diote ateak zabalik dituztela partaide berriak sartzeko.
Bertakoak Dantzan egitaraua Euskal Herriko hainbat txokotara ere zabaldu da: Zarautz, Aretxabaleta, Ordizia, Eibar, Elgoibar, Sakana eta Iruñera. Herri guzti horietako partaideen artean elkar ezagutza sustatzeko, topaketak antolatu dira azken ikasturteotan eta aurten ere horrela izateko aurreikuspena dago.
Arrasateko Udaletik ekimen honen zabalkundean parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak, interesa izan dezaketen nerabe eta gazteei informazioa helarazteko. Taldearen helburua argia da: gazte bakoitzak bere lekua aurkitzea, besteekin harremanetan jartzea eta aisialdia modu librean eta esanguratsuan bizitzeko aukera izatea.
Izena emateko aukera dago Arrasateko Udalaren webgunean, eta, informazio gehiagorako, helbide honetara idatzi behar da: bash@bateraaske.com.