San Juan de Dioseko erabiltzaileek azoka egingo dute egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena

Iaz egin zuten azoka, Seber Altube plazan.

Terapia Okupazionaleko departamentuan parte hartzen duten ospitaleko erabiltzaileak Arrasateko Seber Altuben egongo dira, 10:00etatik 12:30era, haien produktuak saltzen.

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna izango da urriaren 10ean eta, horren harira, Arrasateko San Juan de Dios ospitaleak buru-gaixotasunen normalizazioa sustatu eta "oraindik ere existitzen diren estigma sozialak" desegiteko lanean jarraitu gura duela adierazi du.

Horregatik, hainbat ekintza antolatu dituzte zentrotik kanpora irten, "herritarrengana hurbildu eta gure kolektiboari ikusgarritasuna emateko asmoz", azaldu dutenez.

Testuinguru horretan, egubakoitzean, urriak 9, Terapia Okupazionaleko departamentuan parte hartzen duten ospitaleko erabiltzaileak kalera aterako dira urtean zehar egindako lan batzuk salgai jartzera. "Herritarrak gure postura hurbiltzera gonbidatu nahi ditugu. Bertan, San Juan de Diosen bizi diren pertsonen gaitasunak, trebetasunak eta sormen-lanak gertutik ezagutzeko aukera izango dute", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak