Denboraldia hasteko aurkari gogorra zuten arrasatearrek. Baztango taldeak eskarmentu handiko jokalariak ditu, eta hori garbi ikusi zen lehen zatian: nafarrek estu hartu zituzten etxeko jokalariak, eta abantaila hartu zuren markagailuan: 3-10 egon ziren aurretik. Baina, hasierako presioa gainetik kendu ostean, neurria hartu zioten partiduari, eta jokaldi esanguratsu batzuen ostean, aurretik ipini ziren markagailuan.
Benetako iraultza atsedenaren ostean etorri zen. Baztanek ez zuen punturik lortu, eta 13an geratu zen. Julen Barrutiaren taldeak lan itzela egin zuen defentsan, eta erasoan izandako aukerak aprobetxatu zituen, markagailu zabala eskuratzeko: 33-13.