Finala gogorra izan zen markagailuak adierazitakoa baino estuagoa izan zela azaldu zuen Barrokalek: "Hasieratik partida oso gogorra izan da, tanto luzeak izan dira. Markagailuak islatzen duena baino gogorragoa".
Bergararrak zazpigarren tantotik aurrera hartu zuen protagonismoa, bereziki sakearekin. "Sakearekin gehiago asmatu nuen, txispa gehiago eman nion pilotari, eta hor lortu genuen aldea". Azken txanpan nekea ere nabaritu zen, eta Barrokalek berak sakez jarraian lau tanto egin zituen, 22ra iritsi eta finala ixteko.
