Gazte gara gazte

Jurgi Iraola: "Beste begirada batetik ezaguketan juat mundue bakarrik biajetan dotenien"

Eki Letona Erretolatza

Jurgi Iraola Arriaran kontzertu batean. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Jurgi Iraola (2002, Arrasate) musikaria da, tronboia jotzen du. Arrasate Musikalen hasi zen musikan, eta 18 urte zituela Bizkaiko Oxabi erromeria taldean sartu zen. Ordutik hona, Euskal Herriko hainbat plazatan ibili da, eta 2026an, Oxabiren 20. urteurreneko ospakizunetan parte hartuko du. 

Hasteko, zela aurkeztuko heuke heure burue; zein dok Jurgi Iraola?

Jurgi Iraola ezetz esaten ez dakixen, milla saltsatan sartute dauen eta beran lanbidie asko maitte dauen gazte musikarixe dok.

Tronboie joten dok Bizkaiko Oxabi taldien; zela hasi hitzen musikan? Eta zela aillegau hitzen Oxabira?

Mondragoetar askon moduen, Arrasate Musikalen hasi nintzuan eta instrumento bat joten espezializau nintzuan; nere kasuen, tronboien. Gero, Mondragoetik urteten hasi nintzuan 15 urtekin; txarangekin eta beste banda batzuekin ekitaldixek egin gittuan, eta 18 urtekin Oxabi taldien sartu nintzuan. Aurten, bosgarren udie egin juat Oxabikin.

Zein da jo doken kontzerturik berezixena?

Neretako, urtero-urtero sanjuanetan Mondragoen emuten dittugun kontzertuek; etxien izeten dittuk, lagunen eta etxekuen aurrien. Baiñe, duda barik, Sevillan emundeko kontzertue elegiduko neukek: 40.000 pertsonan aurrien, Athleticek Sevillan jokatuteko Errege Kopako finalien, zalien gunien.

Kontzertuekin topera ibilliko haz. Zein dok aste bukaera perfektue?

Bost-sei hillabetien konzentretan dittuk kontzertu gehixenak, txarangiekin ekitaldixek… Udie oso kaotikue izeten dok, herririk herri. Orduen, hillebete horreittan etxak errutinari eusteko modurik. Hori kontuen eukitte, aste bukaera perfektue izengo litzakek kontzertutxo bat emutie zapatu goixien, lan apur bat egitteko, baiñe, batez be, gero mendire juetie eta lagunekin trago batzuk hartzie. Eta domekan, lasai.

Bajakixat biajetie be gustetan jakela. Zein izen dok egin doken biajerik berezixena?

Biaje bakar batekin geraketie oso gatxa dok. Etxetik gertu eginddeko batekin geratuko nitzakek: Almeriara; izen be, asko emun justan. Baiñe, horretaz aparte, Txile, Cabo Verde, Maroko eta Ameriketako Estatu Batuek biaje potentiek izen dittuk, asko emun justiek.

Gaiñera, askotan, bakarrik jueten haz, ezta?

Bai, eta biajetan segiduten bajuat, bakarrik izengo dok. Jente asko ezaguketako eta, batez be, neure konture ibiltteko aukerie emuten justek. Mundue beste begirada batetik ezaguketie; hori emuten justek bakarrik biajetiek.

Biajeren bateko anekdotaren bat?

Bi momento etorri jatek zuzenien burure. Bat, New Orleansen, jazzaren kapitalien. Han, kalien tronboie joten ebillen gizon batek tronboie itxi justen, neuk joteko, eta tronboie joten ibilli nintzuan New Orleanseko kalietan. Itzela izen zuan ha momentue. Eta beste momento bat, lagun batzuekin Txilera eginddeko biajien: abenduaren 31ko kanpaiek han bizi izen gittuan, baiñe ez gaixuan mahatsik topau, eta hamabi kereixa jan gittuan.

Azkena: mondragoetarra izenda eta gaur Maritxu Kajoi Egune izenda, ze mirari eskaketan dutsek Maritxuri?

Pertsona helduek dana emun juek gugatik; gaur egungo gizartie harei esker jaukau. Hortan, pertsona horrein alde zerbait berezixe egittie Maritxuk. Hareik omenketie; errespetue eta maittasune zor jutsou.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak