Trafikoa mozteaz gain, TAO zerbitzua etengo dute egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena

Egubakoitzeko 18:00etatik zapatuko 08:00etara, Otalora Lizentziaduna kalea zirkulaziorako moztuko dute. Bestalde, TAO zerbitzua ere ez da indarrean egongo egubakoitzean.

Jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Otalora Lizentziaduna kalea zirkulazioarako moztuko dute egubakoitz arratsaldetik zapatu goizera. Era berean, Zarugalde kaleko garajeek Muzibarretik egin beharko dituzte sarrera-irteerak.

Herribusa ez da igaroko itxitako eremutik eta egun eta ordu tarte horietan San Frantziskoko biribilgunean eta Muzibarrekoan izango ditu behin-behineko geralekuak.

TAO sistema ere bertan behera geratuko da urriaren 2an eta, beraz, aparkaleku-tasa ez da indarrean egongo egun osoan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak