Arrasate institutuko batxilergoko ikasle Erasmus+ proiektu bat garatzen ari da, aniztasuna, kulturartekotasuna eta euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko helburuarekin. Proiektua Europar Batasuneko Erasmus+ programak ko-finantzatzen du. Proiektuaren baitan, ikasleen zein irakasleen nazioarteko mugikortasunak antolatu dira, beste herrialde batzuetako errealitateak eta hezkuntza-praktikak ezagutzeko eta esperientzia horietatik ikasitakoa ikastetxean aplikatzeko.
Ekimenaren funtsa azaldu dute Arrasate Institututik: "Helburua ez da soilik beste herrialde batzuk ezagutzea. Esperientzia bakoitzetik jasotako ideiak, metodologiak eta jardunbideak Arrasate BHIra ekartzea da proiektuaren xedea, ondoren ikastetxearen egunerokoan eta hezkuntza-komunitatean aplikatu ahal izateko".
