Aretxabaletako Construcciones Gorbea enpresa ari da hondakinak kentzeko lanetan eta, Annur elkarteko Khalid Akkoun-en arabera, espero baino geldoago doaz lan horiek: "2027ko ramadanerako erabat gertu ez bada, meskita berriko guneren bat erabilgarri izatea nahiko genuke", dio.
Hemendik aurrerako urratsen berri ere eman dio Akkounek GOIENAri: "Dena ondo garbitu ostean aparejadorea etorriko da proiektua egitera, barne antolamendu behin betiko zehaztu dezan. Nahiko genuke 2027ko ramadana bertan ospatu ahal izatea, Uriburuko lokala txiki geratu zaigu-eta. Urtez urte jende gehiago batzen da, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzatik ere etortzen dira musulman asko, eta horregatik azken urteetan ramadaneko ospakizun jendetsuenak Aldai parkean egin izan ditugu".
