San Juan jaietan egindako moduan oraingoan ere etxeratze kolektiboak antolatu dituzte. Hiru ordu zehaztu dituzte egubakoitzetik zapatura bitartean: 1:00etan, 2:30ean, eta 4:00etan. Arbolapetatik abiatuko dira.
"Kontsumoan eta desfasean oinarritutako jai eredu kapitalistan, bortxaketak, ukituak, sumisio kimikoa… eguneroko ogia dira. Gainera, kontsumoaren aitzakiapean inpunitate osoz jarduten dute erasotzaileek", adierazi dute Itaiako kideek.
Antolatzaileekin harremanetan jarri nahi izanez gero, haien sare sozialetara jo daiteke: Instagram, @itaia_debabailara; X, @itaia_deba; edo helbide elektroniko bidez: debaikomunikazio@gmail.com