Ekintzaileei zuzendutako hainbat tailer egingo ditu Mankomunitateak

Eneko Azurmendi Barrena

Mankomunitateak ekintzaileekin egindako saio bat.

Ekin Debagoienean ekimenaren baitan, ekintzaileei zuzendutako prestakuntza tailerrak egingo dituzte urrian eta azaroan. Izena eman beharko da, urriaren 9a baino lehen.

Debagoienean jarduera ekonomiko bat abian jartzeko asmoa duten pertsonei zuzendutako aurrez aurreko eta doako tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak. 

Lehen tailerra urriaren 19a, astelehena, egingo dute, 09:30etik 13:30era. Ideiaren azterketa (CANVAS metodologia) eta Debagoienean ekiteko laguntzak eta baliabideak. 

Bigarren saioa oinarrizko kudeaketari buruzkoa izango da, hain zuzen, prezioak eta kostuak kalkulatzeari eta gutxieneko fakturazioari buruzkoa. Urriaren 26an izango da hori, 09:30etik 13:30era. 

Azaroaren 2koa negozioa abian jartzeari buruzkoa izango da; hain zuzen, izapideak, era juridikoak, lokala, Gizarte Segurantza eta Foru Ogasuna izango dituzte aztergai, besteak beste. 09:30etik 13:30era izango da tailerra. 

Azken bi saioak azaroaren 9an eta 16an egingo dituzte. Lehenengoan, komunikazio eraginkorra lortzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte eta bigarrenean, berriz, Fakturabai-ri buruzko tailer praktikoa egingo dute. Hori dela eta, ordenagailua eraman beharko da. Gainontzeko saio guztiak moduan, horiek ere 09:30etik 13:30era izango dira. 

Izen-ematea, urriaren 9ra arte

Tailerretan parte hartzeko, izena eman beharko da, 943 79 30 90 telefono zenbakira deituta edo rgarcia@debagoiena.eus helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak