Musika, magia eta umore ona izan dira Nagusien Asteko lehen eguneko protagonistak

Ibai Irasuegi Garai

Gaur abiatu dute Arrasateko Pertsona Nagusien Kontseiluak antolatutako (ANAKON) Nagusien Astea Arrasaten.  Egun osoko egitarauarekin abiatu dute egitasmoa, eta ibilaldi nordikoa; hamaiketakoa; bazkaria Biteri plazan, eta bazkal ostean musika eta magia ikuskizunak egin dituzte. 

Nagusien astearen bueltan, beste zenbait ekintza egingo dituzte irailaren 30ean eta urriaren 1ean (Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean). Eguaztenean, irailak 30, Arrasate Zientzia Elkarteak gidatuta, herriko bisita gidatua egingo dute, eta, ostean, topaketa egunaren aurkezpena izango da adin ezberdinetako jendearen parte-hartzearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak