Autobus zerbitzu bereziak, Maritxu Kajoi dela eta

Eneko Azurmendi Barrena

Ikasle batzuk, autobus geltokian.

Urriaren 2tik 3ra bitartean Lurraldebusek zerbitzu bereziak emango ditu, Aldundiak jakinarazi duenez. 

Egun horretan, hau da, egubakoitzean, gaueko zerbitzuak zapatuetako linea (DG40G eta DG41G) eta ordutegi berberekin ibiliko dira. Gainera, urriaren 3an, goizean, Arrasatetik abiatzen diren hainbat lineatan indartze-zerbitzuak jarriko dituzte.

Halaber, Aldundiak gogorarazi du Lurraldebusen gaueko tarifa uztailetik ez dela aplikatzen; "horrek esan nahi du zerbitzu horiek eguneko tarifarekin eskaintzen direla, eta ondorioz erabiltzaileek aurrezpen handia dute".

Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzailearentzako arreta-telefonoan kontsultatu ahal izango dira: 900 30 03 40. "Donostiara, Zarautzera, Bilbora edo Gasteizera bidaiatu nahi duten pertsonei gomendatzen zaie txartelak aldez aurretik eskuratzea", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak