Egun horretan, hau da, egubakoitzean, gaueko zerbitzuak zapatuetako linea (DG40G eta DG41G) eta ordutegi berberekin ibiliko dira. Gainera, urriaren 3an, goizean, Arrasatetik abiatzen diren hainbat lineatan indartze-zerbitzuak jarriko dituzte.
Halaber, Aldundiak gogorarazi du Lurraldebusen gaueko tarifa uztailetik ez dela aplikatzen; "horrek esan nahi du zerbitzu horiek eguneko tarifarekin eskaintzen direla, eta ondorioz erabiltzaileek aurrezpen handia dute".
Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzailearentzako arreta-telefonoan kontsultatu ahal izango dira: 900 30 03 40. "Donostiara, Zarautzera, Bilbora edo Gasteizera bidaiatu nahi duten pertsonei gomendatzen zaie txartelak aldez aurretik eskuratzea", gaineratu du.
Auzoetara, taxia
Horrez gain, Arrasateko Udalak Maritxu Kajoi egunean taxi zerbitzua jarriko du landa auzoetako bizilagunentzako. Zerbitzua soilik emango dute Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza, Gesalibar edo herriko beste landa gune batzuetan kokatutako baserrietara mugitzeko. Atez ateko zerbitzua eskainiko da bidaiarien segurtasuna bermatzeko. Euro bateko ordainketa egin beharko du pertsona bakoitzak.
Egubakoitzeko 22:00etatik zapatuko 08:00etara emango dute zerbitzua. Horretarako, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, 21:30etik aurrera, eta taxilariarekin hitzordua adostu.