Gipuzkoako Urak lanean ari den arren, "oraindik arazoak izango dira"

Eneko Azurmendi Barrena

Zubillaga auzoko ur horniduran izandako matxura baten ondorioz, lokatzaz zikindutako ur zikinak sartu ziren atzo gauean Arrasateko ur-sisteman. Arazoa konpontzeko lanean diharduten arren, uraren kalitatea ez dago bermatuta.

Gipuzkoako Urak konponketa lanetan ari da atzo gaua ezkero, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, "lehenbailehen arazoa konpondu dadin".

Deposituaren garbiketa prozesua amaitu bezain laster, Arrasateko ur-hornidurara ur garbia bidaltzen hasiko dira. "Une horretan bertan, Udalak herri osoko horniduran depurazioa egingo du. Era berean, arazoa konpondu ondoren, edangarritasun analisiak egingo dira, uraren egoera ona dela bermatzeko", azaldu du Udal Gobernuak, ohar bidez.

Bitartean, Udalak herritarrei egin dien gomendio nagusia da iturriko ura ez edatea. "Udalak egoeraren garapenaren berri ematen eta informazioa eguneratzen jarraituko du, eta herritarrei erakutsitako ulermena zein lankidetza eskertzen die".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak