"Urte asko darama Castellsek musika munduan, eta bai musikan eta bai musikaz harago denetik egin du: besteak beste, dozena erdi disko, poemak eta libururen bat edo beste", azaldu du Arrasateko Udaleko kultura teknikari Karmelo Alberdik. Sarrerak bost eurotan daude salgai, internetez.