Mendizale ugari Besaiden, mendian hildakoak gogoan

Jokin Bereziartua Lizarazu

1955a ezkero urtero antolatzen den Besaideko Oroimen Egunak ez du hutsik egin, eta mendizale ugari elkartu dira gaur. 11:00etan egin dute mendian hildako mendizaleak gogoratzeko ekitaldia, Yoshin Ogata artista japoniarraren eskulturaren ondoan. 

Omenaldian hartu dute parte, besteak beste, Euskal Mendi Federazioko lehendakariorde Zigor Egia eta Mendi eta Eskalada kirolen Nafarroako federazioko Miren Eizmendik, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako federazioetako ordezkariekin batera. Ekitaldiaren ostean mokadutxoaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak