Arrasateko kirol talde ezberdinek bat egin dute Iturripen

Josu Bilbao Atxutegi

Kirola Herrira ekimenean bildu dira Arrasateko kirol diziplina ezberdinetako taldeak, euren eskaintza  eta jarduera herritarrei erakusteko. Iturripen elkartu dira taldeak, azkenekoz, kirol gune berri bati bide eman aurretik.

Aikidoa, judoa, karatea, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbola, atletismoa, xakea, pilota... eta beste hainbat kirol diziplina ezberdin gertutik ezagutzeko aukera izan dute gaurkoan arrasatearrek, Kirola Herrira ekimenaren bitartez. Gaurkoan Iturripen batu dira herriko kirol talde ezberdinak euren jarduna erakusteko asmoarekin. Izan ere, kirol gune berria egin aurretik, Iturriperi agur esateko modua ere izan da, herriko talde guztiak bertan batu baitira.

Kirola ohiko kantxa zein esparruetatik ateratzea da ekimenaren helburuetako bat, eta horregatik, adibidez, tatami erraldoi bat jarri dute Iturripeko frontoi baten. Arrasate Atletiko taldekoek ere, Mojategi utzi eta Iturripeko pistan ibili dira korrikan, ARTko eta Mondrako kideekin batera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak