Plazako dantza tradizional ikastaroa, Portaloi Kultura Elkartearen eskutik

Ibai Irasuegi Garai

Portaloi Kultura Elkartearen otsaileko dantzaldi saio bat. Argazkia: Jokin Bereziartua. 

Helduentzako plazako dantza tradizional ikastaroa antolatu du Portaloi Dantza Elkarteak. Urritik maiatzera bitartean izango da ikastaroa, eta urriaren 5ean izango da lehen saioa. Taldeak mailaka banatuta, Euskal Herriko plazetan egin ohi diren tradiziozko dantza moldeak ezagutu eta praktikatzea du ikastaroak helburu, eta bikoteka egiteko dantzak ikasiko dituzte. 

Taldearen arabera, astelehenean, martitzenean edo eguaztenean izango dira saioak. Irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna, hain zuzen ere, portaloielkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 623 16 59 16 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak