Zapatu honetan egingo dute Kirola Herrira Eguna, Iturripen

Ibai Irasuegi Garai

Iazko Kirola Herrira ekimeneko argazki bat. 

Herriko kirol talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusleiho izango da Iturripe zapatu goizean, Arrasateko Udalak antolatzen duen Kirola Herrira Egunaren baitan; jarduera horiek kantxetatik eta berdeguneetatik atera eta herriko kaleetara eramango dituzte.

Iturripen izango da ekitaldia, kirolgune berria eraikitzen hasi aurretik agurtzeko. Arrasaten egiten diren kirol guztiak herritarrei erakustea, kirol taldeen dinamika eta lana plazaratzea eta kirolak probatzeko aukera ematea da ekimenaren helburua. Horretarako, zortzi gune prestatuko dituzte Iturripen: 

  1. gunea: Ointxe Saskibaloi Elkartea (11:30-12:30) eta Mondrate Kirol Taldea (12:30-13:30).
  2. gunea: Mondragon Futbol Taldea (11:30-12:30) eta Arrasate Eskubaloi Taldea (12:30-13:30)
  3. gunea: Arizmendi Kirol Elkartea - Boleibola (11:30-12:30) eta AKE - Tenisa (12:30-13:30).
  4. gunea: Dorletako Ama Txirrindularitza Elkartea (11:30-12:30) eta Arrasate Rugby Taldea (12:30-13:30).
  5. gunea: Atletismoa (11:00-12:30).
  6. gunea: Arrasate Pilota Elkartea (11:30-12:30) eta Ixotu Irristaketa Hockey Kluba (12:30-13:30).
  7. gunea: Desoreka Judo Kluba (10:00-11:00), Aikido Kirol Taldea (11:00-12:00), Saio Karate (11:30-12:30) eta Arrasate Judo Kluba (12:30-13:30).

Zozketa

Bertaratzen diren herritarren artean kirol materiala zozketatuko dute, eta, parte hartzeko, ezinbestekoa izango da 11:30etik 12:30era bitartean izena ematea eta dagokion zenbakia jasotzea Iturripen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak