Egutegiaren arabera aurreikusita zegoen astelehenean ixtea ur txorrotak, baina datozen egunetan Euskalmetek iragarritako tenperatura altuak direla eta, itxiera data atzeratzea erabaki du Udalak "herritarrek freskatzeko aukera" izan dezaten. Instalakuntza horiek zabalik jarraituko dute hilabete amaiera arte, edota beroaldia igaro arte.
Kirol ikastaroetan lekua
Aste honetan hasi berri dira kirol ikastaroak herriko kiroldegietan eta Udaletik jakinarazi dute lekua dagoela hainbatetan; honako hauetan hain zuzen ere: eskalada gaztea, 4 plaza –astelehenetan, 18:30ean–; eskalada txikia, 2 plaza –astelehena, 17:30ean–; full fitness-en egun eta orduaren arabera 9, 3 eta 4 plaza;, hipopresibo ikastaroa, 4 plaza –eguaztena, 17:15-18:15–; hit-trx, 2 plaza –astelehena eta eguaztena, 18:30ean–; krosfit gaztea, 6 plaza –zapatua, 17:30-18:30–; k-stretch, 5 plaza –martitzena, 17:30-18:30–; k-stretch Uarkapen, ordu eta egunaren arabera 2, 2, 1 eta plaza 1; pilates ikastaroa, 4 plaza –astelehena eta eguaztena, 15:00-16:00; spinning, egun eta orduaren arabera 4, 9, 5, 6 eta 2 plaza; total training, 9 plaza –astelehena eta eguaztena, 09:30-10:30–; eta aquagym, 3 plaza –astelehena eta eguaztena, 20:15-21:00–.