Arrasateko Udal Bibliotekak 'AzeriX' haurren irakurle kluba jarri du martxan, Miren Amurizarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu

Miren Amuriza. Argazkia: Literaktum. 

Arrasateko Udal Bibliotekak LH3tik LH6ra arteko haurrentzat AzeriX izeneko irakurle kluba antolatu du. Dinamizatzailea izango da Miren Amuriza; Amurizarekin hilero euskarazko liburu bat deskubrituko dute, irakurtzeko, sortzeko eta berba egiteko espazio berri batean. Izena emateko aukera, hemen klikatuta. 

Hitzorduak urriaren 29an eta azaroaren 26an izango dira, eguenak biak, 18:00etatik 19:00etara. Lehenengo saiorako irakurriko duten liburua Jakelinen egunerokoa izango da, Nerea Ibarzabalek idatzitako "lan umoretsu bezain irudimentsua".

Jarduera doakoa da eta plazak mugatuak dira. Izena emateko epea urriaren 7ra arte zabalik egongo da eta bibliotekan bertan edo webgunean egin daiteke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak