Ohar bidez adierazi dutenez, belaunaldiz belaunaldi mantendu den ospakizun honetan elkarrekin parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute jeltzaleek: "Arrasatek gure kulturaren, historiaren eta ondarearen parte diren ohiturak bizirik mantentzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren tradizioek gure herriaren nortasuna indartzen laguntzen dute. Gainera, ordezkari jeltzaleek eskerrak eman nahi izan dizkiete beste urte batez Arantzazuko hitzordu hau bizirik mantentzen lagundu duten Arrasateko herritar guztiei, euren parte-hartze eta konpromisoagatik".