Eskubaloi festa Iturripen, Pitxi Herreroren omenez

Eki Letona Erretolatza

Arrasate Eskubaloi taldeak mimo handiz prestatzen duen Pitxi Herrero txapelketa jokatu zuten atzo. Goizean talde gazteenetatik hasi eta arratsaldean senior mailakoen partiduarekin eman zioten amaiera egunari, Iturripen.

Atzokoa egun luzea eta berezia izan zen Arrasate Eskubaloi taldearentzat. Izan ere, infantil mailako nesken partidua 10:00etan hasi zen, eta arratsaldeko 19:30ean jokatu zen senior mailako mutilena, 28-18 nagusitu ziren Gure Auzune taldeari. Tartean, beste lau partidu izan zituzten.

Hauek izan ziren talde guztien emaitzak:

  • Infantil neskak vs Ordizia: 27-13
  • Infantil mutilak vs Ordizia: 22-17
  • Kadete neskak vs Ordizia: 22-39
  • Junior neskak vs Ordizia: 17-27
  • Junior mutilak vs Elgoibar: 22-22
  • Seniorrak vs Gure Auzune: 28-18

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak