Bueltan da Arrasateko Trikitixa Eskola

Goiatz Arana Begiristain

Eskola plazara ekitaldiarekin, arrasatearrei berriz ere martxan daudela berri ematera atera ziren eskolako kideak atzo, egubakoitza. Kalejiran, Kulturolatik Herriko Plazara joan ziren, lehenengo, eta, handik, Portaloira; eta azken horretan, batez ere, jende askok egin zuen bat ekimenarekin.

Dantzara gutxi batzuk baino animatu ez ziren arren, interesdunek aukera izan zuten tresnak bertatik bertara ezagutzeko, zalantzak argitzeko edota ikasturte berrirako izena emateko. 

Ibai-Arte elkartearekin batera antolatutako Ai Ama! erromeria-taldearen eskutik borobildu zuten arratsaldea, Portaloian bertan. Biharamunean, "polita" izan zela kontatu dio eskolako arduradun Maixa Lizarribarrek Goienari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak