Boloa Usaetxe plazan, umeendako txokolate-jana erretiratuen eskutik, jolasak auzoko ludotekaren eskutik... Gazteenendako izan ziren jaietako lehen ekintzak baina egongo zen besterik. Txistularien kalejira, pintxo-potea eta Sin+ taldearen doinuak izan zituzten. Horrekin batera, auzoko areto-dantza taldearen erakustaldia.
Gaur eta bihar gehiago
Gaur, zapatua, puzgarriak, erraldoien eta gaiteroen kalejira, Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearena, Ad Libitium txaranga eta herri bazkaria izango dituzte. Thor magoa eta DJ Alex ere izango dira iluntzean eta horrekin batera Txotx gaua.
Gaurko eta biharko egitaraua hemen dago ikusgai.