Egubakoitz iluntzean ekingo diete ekintzei, Iratin: parrillada (19:00), Sindy Berbenas eta Total Distortion taldeen kontzertuak (20:00) eta Txepek eta Rorrok gidatutako jaia. Zapaturako, hilak 12, egun osoko plana dute: izen-ematea Herriko Plazan (11:00); garagardoa Kajoi tabernan (11:00); eskuterren irteera (12:00); bazkaria Udalako Larrinetxe jatetxean (14:00); eta, amaitzeko, jaia izango dute Basati tabernan, Albeta Franklin, Peru The Undertaker eta Sir Gorkaren eskutik. Bazkarian 60 lagun elkartuko direla adierazi dute antolatzaileek.
