Iraileko Baserritarren Azokan, lorak gertutik ezagutzeko tailerra Ane Gorosabelen eskutik

Claudia Crespo Revilla

Uztaileko baserritarren azoka, Seber Altube plazan.

Hileroko Baserritarren Azokaren barruan, irailaren 19an Hazitik lorontzira tailerrak loreen mundua gerturatuko die izena eman duten herritarrei. Azoka Seber Altube plazan izango da, 09:00etatik 13:30era. Tailerrean parte hartzeko izen-ematea, hemen klikatuta

Irailaren 19ko Baserritarren Azokaren barrua loreen inguruko tailer praktiko bat antolatu da Ane Gorosabel Monjeren eskutik, Elkoro baserriko ekoizlea. Saioa hamabi urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago eta 10:30ean hasiko da. Bertan loreen zaintza nahiz konposizioaren gakoak ikasteko aukera praktikoa eskainiko da. Tailerrean loreen haziak nola atera, jaso eta garbitu azalduko da alde batetik, eta, bestetik, lora-sortak egiten trebatuko dira parte-hartzaileak modu praktikoan.

Honez gain, bertako produktuen azokara gerturatu direnen eta erosleen artean tokiko produktuen otarra zozkatuko da azokaren amaieran.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, izenemateak.arrasate.eus atarian, edo BAZ zerbitzuaren bidez (Tlf. 943 25 20 00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak