Arrasateko Udalak Bidez Bide elkartearekin batera doako aholkularitza eta orientazioa eskainiko dien 'Parekatu' izeneko zerbitzua jarriko du martxan irail amaieran. Atzerrian egindako ikasketak baliozkotzeko unean izapide administratiboen konplexutasunak, informazio faltak edo hizkuntza-oztopoek unean eragin dezaketen zailtasunei aurre egiteko sortu dute zerbitzua, eta atzerrian ikasi duen pertsona guztiei egongo da zuzenduta.
Zerbitzu finkoa izango da, eta 2026ko lehen saioak irailaren 29an eta azaroaren 24an izango dira. Jakinarazi dutenez, zerbitzua bi hilabetean behin eskainiko dute Kulturateko Loramendi aretoan, eta saio bakoitza bi ataletan banatuko da, 16:30etatik 19:00etara: saioaren lehen zatia taldeka egingo dute, eta kasuan kasuko azterketa pertsonalizatua egingo dute ondoren.
Harremanetan jartzeko
Zerbitzuan parte hartzea edota edozein zalantza argitzea posible izango da Arrasateko Udaleko Aniztasun Saileko aniztasuna@arrasate.eus helbidera idatziz edota 943 25 20 07 telefono zenbakira deituz.