Irailaren 10ean, 11an eta 12an egingo dute udaberri-uda sasoiko produktuen Merkemerkaua. Hala, produktuak "prezio berezietan" salduko dituzte establezimenduek eta, horrez gain, Ibai-arteko edozein saltokitan egindako erosketa guztien artean 400 euro zozketatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek erosketa-tiketaren argazki bat besterik ez dute bidali beharko 688 734 149 WhatsApp zenbakira.
Azokari dagokionez, honako establezimendu hauek hartuko dute parte:
- Bea Lentzeria (Iturriotz kalea, 4).
- Begia Optika (Garibai Etorbidea, 6).
- Beinke (Olarte kalea, 29).
- Ennea (Erdiko Kale, 42).
- Errekamendi (Olarte kalea, 21).
- Garraxi (Zarugalde Kalea, 10).
- Intersport Loramendi (Maiatzaren Bata plaza).
- Intersport Loramendi (Garibai Etorbidea, 6).
- Josle (Otalora Lizentziaduna kalea, 21).
- Kapikua (Doctor Bañez kalea, 4).
- Kili-kolo (Ferrerias kalea, 21).
- Kids&us (Biteri Plaza, Gazte Bulegoaren ondoan).
- Luko (Erdiko Kale, 32).
- Markiegi (Olarte kalea, 2).
- Multiopticas (Otalora Lizentziaduna kalea, 18).
- Sikol Lentzeria (Olarte Kalea, 1).
- Tipi-Tapa (Otalora Lizentziaduna kalea, 25).
- Txuri Beltz (Iturriotz Kalea, 33).
- Ume (Garibai Etorbidea, 6).
- Zubia (Biteri Plaza, 1).
Bestalde, bihar –Irailak 10–, kaleak animatzeko Fernando Beiztegui Triok kontzertua eskainiko du Taupa tabernan, 19:00etan.