Denboraldi berri bat iragarri du Arrasateko Kooltur Ostegunak ekimenak

Jokin Bereziartua Lizarazu

Mikel Urdangarin, zuzenean. Argazkia: Mikel Urdangarin.

Kooltur Ostegunak ekimenak denboraldi berri bat iragarri du eta eman ditu urriko kontzertuen berri. 

Hona hemen urriko kontzertuak: 

-Urriak 1. Txarly Usher y las canciones asesinas.
Carniceros del Norte, Trogloditas, Moonshakers, Kinki Boys... eta hainbat taldetan trebatutako bilbotar hauek punk ilunena ekarriko digute.

-Urriak 8. Mikel Urdangarin.
Musikari beterano bizkaitar gasteiztartuak disko berria aurkeztuko du.

-Urriak 15. The Darts.
Munduko bira etengabean diharduen Seattleko (AEB) psychobilly eta garage laukotea.

-Urriak 22. Amorante.
Folk-aren erraietatik esperimentatuz eta sortuz, disko berria aurkeztera dator elgoibartarra.

-Urriak 29, Aiert.
Gaztetasuna, soiltasuna eta talentua Oñatitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak