Izan Fundazioko kide, Gizakia Helburu (Proyecto Hombre) elkarteko terapeuta eta Eraiki Programako profesionala den Koldobika Gomez Azkarraga eta Asepadualeko hezitzaile Maria del Koro Boo izango dira hizlariak. Saioaren helburua da patologia dualaren errealitatea ikuspegi zabalago batetik ezagutaraztea eta pertsonen prozesuei eta familiei arreta integrala eskaintzearen garrantzia azpimarratzea. Hitzaldia irekia izango da, eta interesa duten herritar guztiak gonbidatuta daude.