BNI Aukera Debagoiena hamargarren urteurrenera begira dago jada

Eneko Azurmendi Barrena

Enpresen arteko konfiantza eta lankidetza nabarmendu ditu taldeak, bederatzi urteko ibilbidearen oinarri gisa. 2027an beteko dituzte hamar urte.

BNI Aukera Debagoienak hainbat sektoretako enpresen arteko harreman profesionalak eta lankidetza sustatu ditu, konfiantza negozio-aukerak sortzeko oinarri hartuta.

Era berean, taldeak bere ibilbidearen parte izan diren pertsonen parte-hartzea balioetsi nahi du. "Topaketek ekimenean parte hartu duten enpresa askoren eta inguruko beste hainbaten hazkundea bultzatu dute, loturak sendotuz, esperientziak partekatuz eta inguruko enpresen arteko lankidetzak sustatuz", azaldu dute, ohar bidez.

Datorren urtera begira, BNI Aukera Debagoiena hamargarren urteurrenaren ospakizuna prestatzen hasi da. "Taldea hitzordu berezi bat antolatzen ari da, hamar urteko ibilbidea ospatzeko eta urte hauetan sortutako harremanen eta lankidetzen balioa nabarmentzeko", diote. Egitaraua eta ospakizunaren xehetasunak, hala ere, antolaketa-lanek aurrera egin ahala jakinaraziko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak