Kalejiran aterako dira eskolatik abiatuta eta Herriko Plazan egingo dute geldialdia. "Gure berri jakin nahi izanez gero, hurbildu bertara. Ordutegiak eta taldeak antolatzen ari gara. Urrian hasiko ditugu eskolak, Maritxu kajoi ostean, hain justu", azaldu dute Arrasateko Trikitixa Eskolako arduradunek, gaineratuta, ikasturte berrirako izena emateko edo informazioa eskatzeko, eskola@arrasatekotrikitixaeskola.eus helbidera idazteko.
Erromeria, Ibai-Arte elkartearekin elkarlanean
Villabonako, Urnietako, Adunako, Tolosako eta Hernaniko 13 eta 16 urte bitarteko sei gaztek osatzen dute taldea da Ai ama!, eta egubakoitzean Portaloian, 19:30ean hasita, erromeria egiteko gonbidatu dituzte Arrasateko Trikitixa Eskolakoek Ibai-Arte merkatari elkartearekin elkarlanean. "Duela 4 urte lehen entseguak egiten hasi eta 2023an egin zuten lehen kontzertua batera, Oialumen. Hortik aurrera kontzertu batzuk egin dituzte eta gehiago egitea espero dute. Euren lorpenik handienak Haritik diskoan bi abesti grabatzea eta EITBko Biba Zuek saioan ateratzea izan da", azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.
