Arrasate Musikalek berrikuntzekin zabaldu du matrikulazio epea

Koldo Zubia Salas 2026ko irailaren 3a

Arrasate Musikaleko ikasleen emanaldi bat.

Arrasate Musikalek zabalik du 2026/2027 ikasturterako matrikulazio epea. Hiru urtetik gorako ikasleek eman ahal dute izena, adin mugarik gabe. 

Berrikuntza aipagarriena, kuotetan %50eko murrizketa ezarriko dela, bost eta zazpi urte bitarteko haurren Musika tailerreko matrikuletan eta  lehenengo ikasturtea egingo duten zortzi eta hamabi urte bitarteko ikasleentzat, honako instrumentuetan: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, txirula, klarinetea, bonbardinoa, tronpa eta tronboia. 

Bestalde, irailetik aurrera hainbat ikastaro eskainiko direla adierazi du Arrasate Musikalek, honakoak: Mindfulness 6-14 urteko ikasleentzat, MuseScore, Ableton Live 12 urtetik gorakoentzat eta Kultura
musikala helduentzat.

Informazio gehiago, info@arrasatemusikal.org helbide elektronikora idatzita edo 943 77 05 40 telefonora deituta lor daiteke. Izena eman nahi dutenek, Juan Arzamendi Musika Etxeko idazkaritzan egin dezakete, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak